III. Urkullu gobernua
Urkullu III gobernua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
XII. legealdia | ||||||||
| ||||||||
Gobernua | ||||||||
Erakundea | Eusko Jaurlaritza | |||||||
Lehendakaria | Iñigo Urkullu | |||||||
Hautaketa | 2020ko uztailaren 12a | |||||||
Inbestidura | 2020ko irailaren 3a | |||||||
Sorrera | 2020ko irailaren 5a | |||||||
Bukaera | 2024ko ekainaren 25a | |||||||
Iraupena | 3 urte eta 294 egunak | |||||||
Osaera | ||||||||
Kontseilariak | 11 | |||||||
Alderdiak | EAJ PSE-EE | |||||||
Ordezkaritza | ||||||||
Eusko Legebiltzarra | 41 / 75 | |||||||
Oposizioa | EH Bildu Elkarrekin Podemos PP+Cs Vox | |||||||
Oposizioko burua | Maddalen Iriarte (2020-2023) Nerea Kortajarena (2023-2024) | |||||||
III. Urkullu gobernua edo XII. legealdiko Eusko Jaurlaritza 2020ko irailaren 5etik 2024ko ekainaren 25ra arte agintean egondako Eusko Jaurlaritza izan zen, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak hirugarrenez hautatu zuen Iñigo Urkullu lehendakari, EAJ eta PSE-EE alderdien babesarekin. Bi alderdien arteko koalizio gobernua izan zen, eta bi hamarkadatan lehen aldiz gehiengo osoa zuen legebiltzarrean.
Gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Irudia | Alderdia | Saila | Hasiera | Amaiera | Err. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Iñigo Urkullu | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehendakaria | 2020ko irailak 5 | 2024ko ekainak 22 | [1][2] | ||
Josu Erkoreka | Euzko Alderdi Jeltzalea | Lehenengo lehendakariordea | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [3][4] | ||
Segurtasuna | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | |||||
Idoia Mendia | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Bigarren lehendakiordea | 2020ko irailak 8 | 2024ko apirilak 30 | [5][6] | ||
Enplegua eta Lana | 2020ko irailak 8 | 2024ko apirilak 30 | |||||
Olatz Garamendi | Euzko Alderdi Jeltzalea | Gobernantza Publikoa eta Autogobernua | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [7][4] | ||
Arantxa Tapia | Euzko Alderdi Jeltzalea | Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [8][4] | ||
Pedro Azpiazu | Euzko Alderdi Jeltzalea | Ekonomia eta Ogasuna | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [9][4] | ||
Jokin Bildarratz | Euzko Alderdi Jeltzalea | Hezkuntza | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [10][4] | ||
Iñaki Arriola | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [11][4] | ||
Gotzone Sagardui | Euzko Alderdi Jeltzalea | Osasuna | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [12][4] | ||
Beatriz Artolazabal | Euzko Alderdi Jeltzalea | Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak | 2020ko irailak 8 | 2023ko otsailak 14 | [13][14] | ||
Bingen Zupiria | Euzko Alderdi Jeltzalea | Kultura eta Hizkuntza Politika | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [15][4] | ||
Bozeramailea | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [16][4] | ||||
Javier Hurtado | Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra | Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa | 2020ko irailak 8 | 2024ko ekainak 25 | [17][4] |
2023ko otsaileko aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko urriaren 25ean Arabako EAJ-ren zuzendaritzak Beatriz Artolazabal proposatu zuen alderdiaren Gasteizko alkategai gisa 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan.[18] Hala, Artolazabalek 2023ko otsailaren 2an Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburutza otsailaren 14an utziko zuela iragarri zuen Radio Euskadin, udal hauteskundeen kanpainan zentratzeko.[19] Otsailaren 14an EHAA-n argitaratu zen Artolazabalen destituzio-dekretua eta Nerea Melgosa izendatu zen sailburu berri.
Izena | Irudia | Alderdia | Saila | Hasiera | Amaiera | Err. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Nerea Melgosa | Euzko Alderdi Jeltzalea | Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak | 2023ko otsailak 14 | 2024ko ekainak 25 | [20][4] |
2024ko apirileko aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko apirilaren 26an, Idoia Mendia sailburu eta lehendakariordeak bere dimisioa aurkeztu zuen, 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko PSOE-ren zerrendan.[21] Hala, 2024ko apirilaren 30ean EHAA-n argitaratu zen Mendiaren destituzio-dekretua. Momentu hartan, eta apirilaren 21eko hauteskundeez geroztik, Eusko Jaurlaritza jardunean zegoen, sailburu berriak izendatzeko ahalmenik gabe. Hortaz, Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordetza Iñaki Arriolak eskuratu zuen eta Enplegu eta Lan sailburutza Javier Hurtadok, biak bitarteko gisa jorratuz.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 808/2020 ERREGE DEKRETUA, irailaren 3koa, Iñigo Urkullu Renteria jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko dena.. .
- ↑ 585/2024 ERREGE-DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Iñigo Urkullu Renteria jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargutik kentzeko dena.. .
- ↑ 20/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ a b c d e f g h i j k 19/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuek beren eginkizunak utzi dituztela deklaratzen duena.. .
- ↑ 21/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ a b 16/2024 DEKRETUA, lehendakariarena, apirilaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.. .
- ↑ 22/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 23/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 24/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 25/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Hezkuntzako sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 26/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua izendatzeko dena. .
- ↑ 27/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Osasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 28/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ 5/2023 DEKRETUA, otsailaren 13koa, lehendakariarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.. .
- ↑ 29/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ Berria. «Bingen Zupiria. Bozeramailea. Kultura, eta Hizkuntza Politika» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
- ↑ 30/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ «Urtaran ez da berriz izango EAJren Gasteizko alkategaia, eta Beatriz Artolazabalek hartuko du haren lekua» EITB 2022-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ «Artolazabal: "Litekeena da otsailaren 14an uztea sailburu kargua"» EITB 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
- ↑ 6/2023 DEKRETUA, otsailaren 13koa, lehendakariarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izendatzeko dena.. .
- ↑ «Idoia Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetara aurkezteko» EITB 2024-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |